Shigeru Ban
miércoles, mayo 14, 2014
Denok ezagutzen dugu Shigeru Ban arkitektoa eta Pritzker sariaren ondorioz
bere arkitektura zabaldu da mundu osoan zehar, baina noiz hasi zen hau?
Shigeru Ban arkitektoak, espazioaren, egituraren eta arkitekturaren ideia
eraldatzen du. 1986. Urtean arkitekto honek, paperezko tutu batzuen osotutako
arktiekturarekin experimentatzen hasi da. Tutu hauek, teknika eta eraikuntza
prozesu teknologiko ezberdinen ondorioz, pentsatzen baino erresistenteagoak
ziren eta garapen handi baten ondorioz, iragazgaitzak egin ziren, bere arazo
handienarekin bukatzeko, ura.
Beste arazo nagusi bat suarekiko erresistentzia izan zen, horretarako
prozesu kimiko ezberdinen ondorioz muga hau apurtzea lortu dute.
Behin osagai guztiak zituelarik, esperimentatzen hasi zen eraikin
ezberdinak sortzen baina behar bada ezagunena 2000. Urteko EXPO rako Japoniako
pabilioia izan da. Honi ezker sistema hau ezagutzera eman zen eta sistema hau
garatzeko beharrezko eragina lortu zuen.
Arkitektura berri honek, bere erabilera larrialdietarako txaboletan
aurkituko du. 1994. Urtean Rwandako errefusiatuentzako etxebizitzak eraiki
zituen, honek sistemaren baliogarritasuna frogatu zuen.
Japonian lurrikara baten ondoren, eliza ba berreraiki zuen sistema hau
erabilil eta 10 urteko bizitza izan zuen. Bestalde, Turkian, Sri Lanka, Taiwan,
China eta Haiti bezalako guneetan ere planteatu ditu etxebizitza merke eta
praktiko hauek.
Arkitektura honetatik gogoeta egin beharra dago, azken finean
arkitekturaren helburua gizartearen behar ezberdinak asetzea baita. Larrialdi
bat gertatzerakoan askotan arazo larriena hurrengo asteetan segurtasuna
bermatzea da askotan larrialdi honen replikak ematen baitira. Hau da
arkitektura honen helburua, sistema industrializatu eta merke baten bitartez,
eraikuntza sistema erraz bat planteatzea tokiko biztanleek beren bizitzak
martxan jartzeko beharrezko materialak izan ahal izateko.
Hortaz esan genezake, Shigeru Banek sistema honen bitartez birziklapenaz
aparte, larrialdietarako etxebizitza arazoei eta baldintza osasungarriei
erantzun bat ematen diela.
Ondoren T
Ondoren T
Montreal 2008, kale estalia
miércoles, mayo 14, 2014
Bidaiak
2008. urtean
Montrealen bi hilabetez egon nintzen ikasketak egiten eta egunak pasa ahala
konturatu nintzen eguneroko bizitza guztiak, La ville souterraine izenarekin
ezagutzen den kale sistema estalian ematen zela.
Kale sistema hau,
guztiz soterratua dago eta metroaren geltoki ezberdinekin lotzen dira. Kale
hauen helburua neguan tenperatura hotzen ondorioz hiriaren kolapsoa deuseztatzea
da.
Sare honek,
financial center eko eraikin eta enpresa nagusiak konektatzen ditu eta honek
Montrealko bihotz ekonomikoa funtzionatzen jarraitzea ahalbidetzen du. Ikerketa
batzuk egin ondoren, 1962 urtean eraiki zela ikusi dut eta bere hasierako
helburua merkatu globalizatuen munduan neguaren ondorioz hiriak lan egiteko
oztoporik ez izatea zen. Urtero elurraren eta tenperatura hotzen ondorioz 30
egun baino gehiago galtzen zirelako.
Gaur egun kaleek
gune komertzial eta kultur gune ezberdinak lotzen ditu eta honek negua ez
denean oso erabilia izatea ekartzen du. Udako egun gogorretan bide sare honek
bere garrantzia irabazten du eta bertakoei tenperatura altuak jasateko laguntza
handia eskaintzen die.
Guztira espazio
sare estaliak 30 kilometro baino gehiago ditu eta 4 millioi metro karratu
inguru. Honen funtzionamendua erosoa eta aktiboa izateko sarrera ugari behar
dira eta horregatik, metro geltoki ezberdinak alde batera utzita, kanpoaldera
ematen duten 200 sarrera inguru dituzte.
Ondorioz esan
genezake, Indiako gogoetetan ikusten genuen bezala, espazio publikoak gizarte
baten beharrei erantzuten diela eta Montrealen kasuan, eskaera hauek klima eta
kanpoaldearekiko eragina murriztuz betetzen dira, beti ere azalean dauden kale
sareak ahaztu gabe.
Art Souterrain 2010 - Stop-motion from Serge Maheu on Vimeo.
<Survivre à l'hiver Canadien from Vivre Au Canada.tv on Vimeo.
Bye Bye Barcelona
domingo, mayo 11, 2014
Bartzelonan ematen den arazo hau eskala handiago baten
ematen den fenomeno bat da. Globalizazioari esker bidaiatzea jarduera arraro
bat izatetik, ohikoa den zerbaiten bihurtu da. Halan eta guztiz ere hau ez da
errudun bakarra, errudun nagusia turismoaren izaera da.
Bidai agentzien pakete nagusien ondorioz, bidaiatzea
argazkiak ateratzea da eta honek ingurua suntzitzen du. Turismoaren gorakadak
gune turistikoen inguruko komertzioetan eragin zuzena du, turismoak diru asko
eta modu errazean sortzen baitu. Honek garai baten herrikoiak ziren guneak souvenir
supermerkatu erraldoi bihurtzen ditu, bertakoen beharrak alde batera utziz.
Bideoan agertzen den bezala, motor ekonomiko hau
erabiltzea beharra dago eta turismoaren eta herritarren arteko elkarlana
sustatzea. Hau da Bragança proiektuaren helburua, turismo tradizionala alde
batera ustea eta elkar ekintza bat planteatzea. Honek lekua eraldatuko luke eta
bere jarrera herrikoa eraldatuko badu ere, beti mantenduko da gunearen izaera.
´
Turismoak herriak alda ditzake, horregatik arazo hau
kontrola beharra dago, Bartzelonan ematen den hau beste hiriburu askotara
hedatzen ari da, ez bakarrik gure inguruan.
Erlijioak badu baita eragin handia, peregrinazio gune handietan aldaketa
berdina ematen da. Monumentu nagusi hauen ingurua dendez beteta dago eta
helburu bakarra erlijiotasunari etekin handiena ateratzea.
Bideoan Venecia aipatzen da adibiderik nagusiena
bezala, izan ere hiriak jasan dezakeen baino turismo gehiago jasotzen du. Honek
hiria, Venecia turistikotik kanpo kokatzea ekarri du eta denok ezagutzen dugun
Venecia parke tematiko baten bihurtzea. Saila izango da egoera honi buelta
ematea baina bertako gobernuak turismo agentzia ezberdinen bitartez egoera aldatzea
bilatzen du.
Ondorioz esan genezake, turismoak bere alde onak eta
txarrak dituela beste edozein jarduera bezala baina helburua alde negatiboak
murriztea eta positiboei etekinik handiena ateratzea da.
Bilboren aurpegi berria
miércoles, mayo 07, 2014
Bilboren aurpegi
berria
Sabino Aranako
sarrera berriaren eraispenarekin ematen da Bilbo berri batera joateko beste
pausu bat. Dena 1983 ko uholdeen ondorioz hasi egin zen. Hori baino lehen Bilbo
industrian murgildutako hiri bat zen, industrializazio garaiko beste hiri bat
baino ez zen. Zikina, kutsatua eta osasungarritasun baldintza minimorik gabe.
Bilboko itsasadarren alboetan industria handiak kokatzen ziren nautika eta
burdinaren inguruan. Honek itsasadarraren kutsadura ekartzen zuen eta
zonaldearen debaluazioa.
ABANDOIBARRA
Ikuspegi ilun
honetatik ihes egiteko abandoibarra plan berezia planteatu egin zen, Guggenhein
museoarekin hasiko zen, hiri osoaren itxura aldatuko zuen. Bertan Bilboko gune
berde garrantzitsua planteatu egin zen, alde zaharretik hasita Euskalduna
eraikinerarte. Honekin espazio urbanoaren ideia gaurkotzen da eta
erabiltzaileentzako gozatu daitekeen espazio bat sortzen da. Guggenheim
museoarekin hasi zena ez zen honekin bukatu, ondoren Isosaki, Calatrava, Alvaro
Siza, Moneo eta beste arkitekto etorri izan dira espazio berri honi izaera bat
emateko. Aldaketa guzti hauek, ibai adarrera trasladatu izan dira eta RIA 2000
proiektua sortu egin zen hura garbitzeko eta XXI . mendeko hiri batek izan
behar zituen estandarrak betetzeko.
BILBOKO ATEA
Bilboko sarrera
izan zena, Sabino Arana etorbidea, bere izaera aldatu du espazio urbano berriak
sortuz. Ezinezkoa ikusten zen aldaketa hau, orain dela gutxi bukatu da Sabino
Arana zubiaren eraispenarekin. Honela bisitariei eta Bilbotarrei ikuspegi berri
bat ematen zaie. Aldaketa hau osoa izateko, San Mames berria planteatu egin da.
Azpiegitura hauen eragina murrizteko Jorge Lopez de Gereñu artistaren lanak
planteatu egin dira.
ZORROZAURRE
Hau izango da
hurrengo urteetako aldaketa, Bilbon gelditzen den industrialde bakarra era bat
deuseztatuko da eta garapen jasangarriagoa planteatuko da, zonalde honetan.
Bertan Zaha Hadid arkitektoaren plangintza garatuko da adostatu den bezala eta
Abando Ibarrarekin lotuko da espazio berdearen jarraipena lortzeko.
KULTURA
Bilboko kultura
bultzatzeko birgaitze garrantzitsu ezberdinak planteatu dira ez bakarrik
Alhondiga eraikina baina baita, Kanpos Eliseos antzokia eta BBK kultur gunea.
Eraldaketa txiki baina esanguratsu hauekin, beharrezkoak ziren aldaketak
planteatu egin dira biztanleek goxatu dezaketen Bilbo bat sortzeko.
Proyecto de las Americas_BoaMistura
lunes, mayo 05, 2014
Proyecto de las Americas proiektu handi baten hasierako pausoa izan da non artea komunitate oso
baten eraldaketa sozialaren erantzulea izango da.
Hasierako pauso
honetan bi bloketan antolatutako 30 etxebizitza garatu dira Santiago de
Queretaro herriko Colonia de las Americas auzoan. Bi asteko proiektu honetan auzokideek
parte hartze zuzena izan dute, herriko beste biztanle batzuekin batera.
Hurrengo pausoa auzo osoa margoztea da bertako inguruaren edertasuna
azpimarratzeko eta identitatea eta ingurua indartzeko.
Proyecto Las Américas has been a pilot experience for a bigger project,
where art will be the excuse and at the same time driving force of a process of
positive transformation of a community. This first stage took over more than 30
houses of two blocks from the Colonia de las Américas, at the City of Santiago
de Querétaro. This two week project counted with the participation of the
neighbors of the community, as well as inhabitants from the city. The next goal
is to paint the whole neighborhood in order to beautify the area and strengthen
its landscape and identity.
AITZINDARIAK
Brasilgo favela
famatuetan proiektu ezberdinak gauzatu egin dira eraldaketa sozialaren
helburuarekin. Hona hemen adibide batzuk
+info: yavar, javiera. "Intervención Urbana: una nueva personalidad para la Colonia Las Américas por Boa Mistura" 04 May 2014. Plataforma Arquitectura. Accesado el 05 May 2014. <http://www.plataformaarquitectura.cl/?p=357591>
Arquitectura eta Artea
lunes, abril 28, 2014
Arquitectura eta Artea
Arkitektook behin eta berriz landutako
ikuspegiaren bitartez ateratako argazkiak. Bertan hirigune ezberdinak ikus
daiteke grabitatea gaindituz eta emaitza izugarria da.
Bertan agertzen diren hiriak honako hauek dira.
_New York
_Mejico DF
_Dubai
_Barcelona
_Egipto
_Berna
_Paris
Informazio gehiago: http://obviousmag.org/
"TIME`s SQUARE"
lunes, abril 28, 2014
TIME HOSTEL ideiarekin jarraituz, aurreko proiektuaren garapena espazio publikora transmititu egin da. Horretarako eraikin fisiko batzuen beharra sortu da, denboraren bankuaren kontzeptuarekin loturiko zenbait jarduera gauzatu ahal izateko, horretaz aparte kanpoaldean txoko edo gune ezberdinak planteatu dira gazteluarekin eta eraikinekin kontaktuan daudenak. Helburua jarduera ezberdinak gauzatu ahal izateko espazioa planteatzea da bai eraikin barruan eta baita eraikinen kanpoan. Ideia guzti hauek batzeko eta espazio ezberdinak kontaktuan jartzeko, plano okerrekin jolastu da ingura oihal geometriko batekin estaliz. Honek espazioa antolatzeaz aparte eraikinak integratzen ditu harresiarekin eta espazio publikoarekin.
Jan Gehl ERDI AROKO HIRITIK XXI. MENDEKO HIRIRA
lunes, abril 07, 2014
Jan Gehl arkitektoari ezker espazio publikoei buruzko jarrera berri batez ohartzen gara, garai baten funtzionatzen zuten kale kaotikoak birmoldaketa baten beharra dute. Gizartea aldatu egin da eta hirigintza eta gure ikuspegia berdin egin beharko du. Jan Gehl-ek espazio publikoen erabilerari buruzko hausnarketa honetan, interakzioari buruz eta kale berriei buruz ikasten dugu.
Arkitektura modernoak eraikitako espazio erraldoiak ez dute aurkitu hau gozatuko duen jenderik eta honen ondorioz, planifikazio berri bat agertzen da. Dagoeneko eraikita dauden espazioen birmoldaketa. Kopenhagen en peatonalizazioarekin eta bide gorriekin hasi zen, horrela pertsonek kotxearen dependentzia galtzen zuten eta kaleak aktiboagoak bihurtzen ziren. Bertako adibidearekin jarraituz arkitekto honi eta bere taldeari esker, bertako jendearen jarreraren laguntzaz, biztanleriaren % 37 ak bizikleta erabiltzen du. Honen erantzulea bertan planteatu izan den plangintza sistema da zeinen helburua, txirrindularien eta oinezkoen mugikortasuna bermatzen duten azpiegiturak sortzea. Gaur egun, Kopenhagen Europako aire kalitate onenetarikoa duen hiria da.
Jan Gehl en ekarpen esanguratsuena pentsamoldearen aldaketa izan da, hiri ezberdinetan planteaturiko esku hartze ezberdinekin, aldaketa globalagoa lortu du. Badira beste hainbat pertsona horrelako jarrerak bultzatu dituztela, hiri berri hauen ideia egia bihurtzeko.
Aldaketa global honen hurrengo pausoa hain garatuak ez dauden herrialdeetara jarrera hauek eramatea izango litzateke, herrialde hauetan kalearen bizitasuna ikaragarria da eta erabiltzaileen interakzioaren erakusle dira.
Bukatzeko, hirigintzaren erronka aipatzen du, nola jotzen dugu hiri barreiatura, distantziak handituz. Honela erabiltzaileen eragina desagertzen da eta hiriaren eta pertsonaren artean banaketa bat ematen da.
Time Space
miércoles, abril 02, 2014
Public space brabança
TIME HOSTEL ideia espazio publiko batera eraman da.Horretarako, espazio publikoari eraikin batzuk gehitu dizkiogu bertan proiektuaren erabilera anitz eta moldakor ezberdinak gerta daitezen. Horretaz aparte, izaera hau espazio publikora eraman nahi izan da, gune moldakorrak sortuz eta hauekin harremanetan egongo diren armaiak edo zonaldeak diseinatuz.
INDIA Lege gabeko herria edo, herriaren legea?”
lunes, marzo 31, 2014
Bidaiak
Espazio publikoari
eta kalerari buruzko hausnarketa honetan ezinezkoa aurkitu dut atzera
begiratzea uda honetan Indian ikusitakoari. Egia da salto handia dagoela haien
gizartearen eta gurearen artean baina gizakien beharrak ez ote ahal dira
berdinak?
Indiako edozein
herrialdeko kaleetan ez dago inolako urbanizazio elementurik, ez dago
espaloirik ezta ibilgailuen eta pertsonen arteko banaketarik, denek ibiltzen
dira bata beste errespetatuz. Joera kaotiko honek, XXI . mendeko urbanizta
askoren zoramena ekarriko luke baina ezer baino lehen gizarte honen ikuspuntua
ulertu beharko genezake.
KAOSA
Trafiko kaotikoa
bada ere, gutxitan gertatzen dira istripuak eta istripuak gertatzen direnean
(25 egunetan 1 baino ez genuen ikusi) herritar guztiak bere esku dagoen guztia
egiten dute laguntzeko. Kale hauetan funtzionatzen duen lege bakarra
normaltasuna eta erabakitasunez jokatzea da, bakoitzak badaki bere bidea eta
eskibatzen edo beste bide batetik joten saiatuko dira.
Indiako edozein
kalek izaera anitzak ditu, ez bakarrik zirkulazio eta komunikazio sare izaera,
izaera sozial oso handia baizik. Bertako kaleak, festen oinarriak dira eta
edozein momento aproposa da kalera irteteko eta goxatzeko. Bestalde,
komertzioak garrantzi handia du eta honen inguruan antolatzen da dena. Arazoa
eguraldiarekin dator, bizitza guztia gauzatzeko beharrezkoa da eguraldia
euritsua ez izatea, baina euria datorren bakoitzean urbanizazioa eta eraikuntza
daude konpontzeko. Kaleen inguruan gune estaliak planteatzen dira dendaz denda ,
erabiltzaileen erosotasuna bilatzeko.
ONDORIOAK
Ondorioz ezan
genezake, kasu askotan inolako urbanizaketarik ez egoteak espazio horren
erabilerarekin bat datorrela eta nola espazio negatiboak beharrezkoa diren
gizarte bakoitzeko erabilera eta behar konkretu batzuk betetzeko.
Un proyecto singular sin exigencia alguna
miércoles, marzo 26, 2014
Public space brabança
Espazio
publikoaren proiekturako influentzia bezala, Live Lab Academy proiektua
aukeratu dut, kasu honetan Case Study hipotetiko
bat planteatzen dute zeinetan formak garrantzi guztia hartzen duen, baina
garapena alde batera utzi gabe.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)