"TIME`s SQUARE"


TIME HOSTEL ideiarekin jarraituz, aurreko proiektuaren garapena espazio publikora transmititu egin da. Horretarako eraikin fisiko batzuen beharra sortu da, denboraren bankuaren kontzeptuarekin loturiko zenbait jarduera gauzatu ahal izateko, horretaz aparte kanpoaldean txoko edo gune ezberdinak planteatu dira gazteluarekin eta eraikinekin kontaktuan daudenak. Helburua jarduera ezberdinak gauzatu ahal izateko espazioa planteatzea da bai eraikin barruan eta baita eraikinen kanpoan. Ideia guzti hauek batzeko eta espazio ezberdinak kontaktuan jartzeko, plano okerrekin jolastu da ingura oihal geometriko batekin estaliz. Honek espazioa antolatzeaz aparte eraikinak integratzen ditu harresiarekin eta espazio publikoarekin.
Oihal honek harresia eta jarduera ezberdinen arteko interakzioa sustatzen du eta espazio zentralari erantzuna ematen dio harmai moduko plano inklinatuak sortuz.