INDIA Lege gabeko herria edo, herriaren legea?”


Espazio publikoari eta kalerari buruzko hausnarketa honetan ezinezkoa aurkitu dut atzera begiratzea uda honetan Indian ikusitakoari. Egia da salto handia dagoela haien gizartearen eta gurearen artean baina gizakien beharrak ez ote ahal dira berdinak?

Indiako edozein herrialdeko kaleetan ez dago inolako urbanizazio elementurik, ez dago espaloirik ezta ibilgailuen eta pertsonen arteko banaketarik, denek ibiltzen dira bata beste errespetatuz. Joera kaotiko honek, XXI . mendeko urbanizta askoren zoramena ekarriko luke baina ezer baino lehen gizarte honen ikuspuntua ulertu beharko genezake.



KAOSA

Trafiko kaotikoa bada ere, gutxitan gertatzen dira istripuak eta istripuak gertatzen direnean (25 egunetan 1 baino ez genuen ikusi) herritar guztiak bere esku dagoen guztia egiten dute laguntzeko. Kale hauetan funtzionatzen duen lege bakarra normaltasuna eta erabakitasunez jokatzea da, bakoitzak badaki bere bidea eta eskibatzen edo beste bide batetik joten saiatuko dira.

KALEAREN 1000 AURPEGIAK

Indiako edozein kalek izaera anitzak ditu, ez bakarrik zirkulazio eta komunikazio sare izaera, izaera sozial oso handia baizik. Bertako kaleak, festen oinarriak dira eta edozein momento aproposa da kalera irteteko eta goxatzeko. Bestalde, komertzioak garrantzi handia du eta honen inguruan antolatzen da dena. Arazoa eguraldiarekin dator, bizitza guztia gauzatzeko beharrezkoa da eguraldia euritsua ez izatea, baina euria datorren bakoitzean urbanizazioa eta eraikuntza daude konpontzeko. Kaleen inguruan gune estaliak planteatzen dira dendaz denda , erabiltzaileen erosotasuna bilatzeko.



ONDORIOAK


Ondorioz ezan genezake, kasu askotan inolako urbanizaketarik ez egoteak espazio horren erabilerarekin bat datorrela eta nola espazio negatiboak beharrezkoa diren gizarte bakoitzeko erabilera eta behar konkretu batzuk betetzeko.