TIME HOSTEL BRAGANÇA

Ezagutza eta bere trukaketa izango dira proiektuaren zentzua. Trukaketa hau ahalbidetzeko, denbora erabiliko dugu tresna bezala, eta honek gaur egungo dirua ordeztuko du.  Pertsona batek bere ezagutza(kulturala, gastronomikoa, edota edozein arlokoa) beste batzuekin partekatzean, egindako dedikazioaren arabera ordu kopuru bat irabaziko du, zeinak beste pertsona baten dedikazioaren sinonimo izango diren. Hortaz, irabazitako ordu hauek, hostaleko alojamendu bezala edo jatetxeko bazkari bezala aldatu ahalko ditu.

Sistema hau aplikatzean kanpoko jendearekin, hauek doako estantzia edukiko dute haien ezagutzak Bragançako jendearekin eta beste beste erabiltzaileekin partekatzean, eta aldi berean, truke honetan parte hartzen dauden bitartean, beste jendeak emandako klase edo ezagutza-trukaketetan parte ahalko dute doanik.