Bilboren aurpegi berria


Bilboren aurpegi berria
Sabino Aranako sarrera berriaren eraispenarekin ematen da Bilbo berri batera joateko beste pausu bat. Dena 1983 ko uholdeen ondorioz hasi egin zen. Hori baino lehen Bilbo industrian murgildutako hiri bat zen, industrializazio garaiko beste hiri bat baino ez zen. Zikina, kutsatua eta osasungarritasun baldintza minimorik gabe. Bilboko itsasadarren alboetan industria handiak kokatzen ziren nautika eta burdinaren inguruan. Honek itsasadarraren kutsadura ekartzen zuen eta zonaldearen debaluazioa.
ABANDOIBARRA
Ikuspegi ilun honetatik ihes egiteko abandoibarra plan berezia planteatu egin zen, Guggenhein museoarekin hasiko zen, hiri osoaren itxura aldatuko zuen. Bertan Bilboko gune berde garrantzitsua planteatu egin zen, alde zaharretik hasita Euskalduna eraikinerarte. Honekin espazio urbanoaren ideia gaurkotzen da eta erabiltzaileentzako gozatu daitekeen espazio bat sortzen da. Guggenheim museoarekin hasi zena ez zen honekin bukatu, ondoren Isosaki, Calatrava, Alvaro Siza, Moneo eta beste arkitekto etorri izan dira espazio berri honi izaera bat emateko. Aldaketa guzti hauek, ibai adarrera trasladatu izan dira eta RIA 2000 proiektua sortu egin zen hura garbitzeko eta XXI . mendeko hiri batek izan behar zituen estandarrak betetzeko.
BILBOKO ATEA
Bilboko sarrera izan zena, Sabino Arana etorbidea, bere izaera aldatu du espazio urbano berriak sortuz. Ezinezkoa ikusten zen aldaketa hau, orain dela gutxi bukatu da Sabino Arana zubiaren eraispenarekin. Honela bisitariei eta Bilbotarrei ikuspegi berri bat ematen zaie. Aldaketa hau osoa izateko, San Mames berria planteatu egin da. Azpiegitura hauen eragina murrizteko Jorge Lopez de Gereñu artistaren lanak planteatu egin dira.
ZORROZAURRE
Hau izango da hurrengo urteetako aldaketa, Bilbon gelditzen den industrialde bakarra era bat deuseztatuko da eta garapen jasangarriagoa planteatuko da, zonalde honetan. Bertan Zaha Hadid arkitektoaren plangintza garatuko da adostatu den bezala eta Abando Ibarrarekin lotuko da espazio berdearen jarraipena lortzeko.
KULTURA

Bilboko kultura bultzatzeko birgaitze garrantzitsu ezberdinak planteatu dira ez bakarrik Alhondiga eraikina baina baita, Kanpos Eliseos antzokia eta BBK kultur gunea. Eraldaketa txiki baina esanguratsu hauekin, beharrezkoak ziren aldaketak planteatu egin dira biztanleek goxatu dezaketen Bilbo bat sortzeko.