Montreal 2008, kale estalia

2008. urtean Montrealen bi hilabetez egon nintzen ikasketak egiten eta egunak pasa ahala konturatu nintzen eguneroko bizitza guztiak, La ville souterraine izenarekin ezagutzen den kale sistema estalian ematen zela.
Kale sistema hau, guztiz soterratua dago eta metroaren geltoki ezberdinekin lotzen dira. Kale hauen helburua neguan tenperatura hotzen ondorioz hiriaren kolapsoa deuseztatzea da.
Sare honek, financial center eko eraikin eta enpresa nagusiak konektatzen ditu eta honek Montrealko bihotz ekonomikoa funtzionatzen jarraitzea ahalbidetzen du. Ikerketa batzuk egin ondoren, 1962 urtean eraiki zela ikusi dut eta bere hasierako helburua merkatu globalizatuen munduan neguaren ondorioz hiriak lan egiteko oztoporik ez izatea zen. Urtero elurraren eta tenperatura hotzen ondorioz 30 egun baino gehiago galtzen zirelako.
Gaur egun kaleek gune komertzial eta kultur gune ezberdinak lotzen ditu eta honek negua ez denean oso erabilia izatea ekartzen du. Udako egun gogorretan bide sare honek bere garrantzia irabazten du eta bertakoei tenperatura altuak jasateko laguntza handia eskaintzen die.



Guztira espazio sare estaliak 30 kilometro baino gehiago ditu eta 4 millioi metro karratu inguru. Honen funtzionamendua erosoa eta aktiboa izateko sarrera ugari behar dira eta horregatik, metro geltoki ezberdinak alde batera utzita, kanpoaldera ematen duten 200 sarrera inguru dituzte.

Ondorioz esan genezake, Indiako gogoetetan ikusten genuen bezala, espazio publikoak gizarte baten beharrei erantzuten diela eta Montrealen kasuan, eskaera hauek klima eta kanpoaldearekiko eragina murriztuz betetzen dira, beti ere azalean dauden kale sareak ahaztu gabe. 


Art Souterrain 2010 - Stop-motion from Serge Maheu on Vimeo.

<

Survivre à l'hiver Canadien from Vivre Au Canada.tv on Vimeo.