Shigeru Ban

Denok ezagutzen dugu Shigeru Ban arkitektoa eta Pritzker sariaren ondorioz bere arkitektura zabaldu da mundu osoan zehar, baina noiz hasi zen hau?
Shigeru Ban arkitektoak, espazioaren, egituraren eta arkitekturaren ideia eraldatzen du. 1986. Urtean arkitekto honek, paperezko tutu batzuen osotutako arktiekturarekin experimentatzen hasi da. Tutu hauek, teknika eta eraikuntza prozesu teknologiko ezberdinen ondorioz, pentsatzen baino erresistenteagoak ziren eta garapen handi baten ondorioz, iragazgaitzak egin ziren, bere arazo handienarekin bukatzeko, ura.
Beste arazo nagusi bat suarekiko erresistentzia izan zen, horretarako prozesu kimiko ezberdinen ondorioz muga hau apurtzea lortu dute.
Behin osagai guztiak zituelarik, esperimentatzen hasi zen eraikin ezberdinak sortzen baina behar bada ezagunena 2000. Urteko EXPO rako Japoniako pabilioia izan da. Honi ezker sistema hau ezagutzera eman zen eta sistema hau garatzeko beharrezko eragina lortu zuen.
Arkitektura berri honek, bere erabilera larrialdietarako txaboletan aurkituko du. 1994. Urtean Rwandako errefusiatuentzako etxebizitzak eraiki zituen, honek sistemaren baliogarritasuna frogatu zuen.
Japonian lurrikara baten ondoren, eliza ba berreraiki zuen sistema hau erabilil eta 10 urteko bizitza izan zuen. Bestalde, Turkian, Sri Lanka, Taiwan, China eta Haiti bezalako guneetan ere planteatu ditu etxebizitza merke eta praktiko hauek.
Arkitektura honetatik gogoeta egin beharra dago, azken finean arkitekturaren helburua gizartearen behar ezberdinak asetzea baita. Larrialdi bat gertatzerakoan askotan arazo larriena hurrengo asteetan segurtasuna bermatzea da askotan larrialdi honen replikak ematen baitira. Hau da arkitektura honen helburua, sistema industrializatu eta merke baten bitartez, eraikuntza sistema erraz bat planteatzea tokiko biztanleek beren bizitzak martxan jartzeko beharrezko materialak izan ahal izateko.

Hortaz esan genezake, Shigeru Banek sistema honen bitartez birziklapenaz aparte, larrialdietarako etxebizitza arazoei eta baldintza osasungarriei erantzun bat ematen diela.

Ondoren T