ZAMORA TURISM PAVILION

Lehen gerturatze lan bezala Zamora hiriko testuinguru kultural, sozial eta ekonomikoa arakatu beharko dugu. Ze nolako erabilpen eduki dezake pabiloi berri batek Zamorako eremu histrikoan? Eta zeintzuk izango lirateke programa zati finkoak eta zeintzuk moldakor edo desmuntagarriak?

RIZZ

Programa garatzeko hamaika bolumen ezberdin proposatu dira, honekin erabileren zonifikazioa eta pribatutasun maila ezberdinak lortzeko. Honekin hiru zona lortuko dira nagusiki: tailerren eremua, eraikin publikoen zonaldea (kafetegia, zuzendaritza, erakusketa gunea, auditorioa eta liburutegia) eta zona dozentea.

D_COUD

Donostiako zabalgunean kokatuko da gure proiektua, konkretuki Easo kalean (eta Easo plazatik gertu) kokatzen den suhiltzaileen eraikin zaharrean. Eraikin hau abiapuntu izanda, zonaldeko kaleko interakzioa handitzeko eraikina bera, bere estalkia, San Bartolome-ko horma eta ondare bezala katalogatutako Bainuetxea lotuko dituen ibilbide bat proposatuko da.

BGÇ








Multi Purpose Space in Bragança




LAMINAK:


Shigeru Ban

Denok ezagutzen dugu Shigeru Ban arkitektoa eta Pritzker sariaren ondorioz bere arkitektura zabaldu da mundu osoan zehar, baina noiz hasi zen hau?
Shigeru Ban arkitektoak, espazioaren, egituraren eta arkitekturaren ideia eraldatzen du. 1986. Urtean arkitekto honek, paperezko tutu batzuen osotutako arktiekturarekin experimentatzen hasi da. Tutu hauek, teknika eta eraikuntza prozesu teknologiko ezberdinen ondorioz, pentsatzen baino erresistenteagoak ziren eta garapen handi baten ondorioz, iragazgaitzak egin ziren, bere arazo handienarekin bukatzeko, ura.
Beste arazo nagusi bat suarekiko erresistentzia izan zen, horretarako prozesu kimiko ezberdinen ondorioz muga hau apurtzea lortu dute.
Behin osagai guztiak zituelarik, esperimentatzen hasi zen eraikin ezberdinak sortzen baina behar bada ezagunena 2000. Urteko EXPO rako Japoniako pabilioia izan da. Honi ezker sistema hau ezagutzera eman zen eta sistema hau garatzeko beharrezko eragina lortu zuen.
Arkitektura berri honek, bere erabilera larrialdietarako txaboletan aurkituko du. 1994. Urtean Rwandako errefusiatuentzako etxebizitzak eraiki zituen, honek sistemaren baliogarritasuna frogatu zuen.
Japonian lurrikara baten ondoren, eliza ba berreraiki zuen sistema hau erabilil eta 10 urteko bizitza izan zuen. Bestalde, Turkian, Sri Lanka, Taiwan, China eta Haiti bezalako guneetan ere planteatu ditu etxebizitza merke eta praktiko hauek.
Arkitektura honetatik gogoeta egin beharra dago, azken finean arkitekturaren helburua gizartearen behar ezberdinak asetzea baita. Larrialdi bat gertatzerakoan askotan arazo larriena hurrengo asteetan segurtasuna bermatzea da askotan larrialdi honen replikak ematen baitira. Hau da arkitektura honen helburua, sistema industrializatu eta merke baten bitartez, eraikuntza sistema erraz bat planteatzea tokiko biztanleek beren bizitzak martxan jartzeko beharrezko materialak izan ahal izateko.

Hortaz esan genezake, Shigeru Banek sistema honen bitartez birziklapenaz aparte, larrialdietarako etxebizitza arazoei eta baldintza osasungarriei erantzun bat ematen diela.

Ondoren T

Montreal 2008, kale estalia

2008. urtean Montrealen bi hilabetez egon nintzen ikasketak egiten eta egunak pasa ahala konturatu nintzen eguneroko bizitza guztiak, La ville souterraine izenarekin ezagutzen den kale sistema estalian ematen zela.
Kale sistema hau, guztiz soterratua dago eta metroaren geltoki ezberdinekin lotzen dira. Kale hauen helburua neguan tenperatura hotzen ondorioz hiriaren kolapsoa deuseztatzea da.
Sare honek, financial center eko eraikin eta enpresa nagusiak konektatzen ditu eta honek Montrealko bihotz ekonomikoa funtzionatzen jarraitzea ahalbidetzen du. Ikerketa batzuk egin ondoren, 1962 urtean eraiki zela ikusi dut eta bere hasierako helburua merkatu globalizatuen munduan neguaren ondorioz hiriak lan egiteko oztoporik ez izatea zen. Urtero elurraren eta tenperatura hotzen ondorioz 30 egun baino gehiago galtzen zirelako.
Gaur egun kaleek gune komertzial eta kultur gune ezberdinak lotzen ditu eta honek negua ez denean oso erabilia izatea ekartzen du. Udako egun gogorretan bide sare honek bere garrantzia irabazten du eta bertakoei tenperatura altuak jasateko laguntza handia eskaintzen die.



Guztira espazio sare estaliak 30 kilometro baino gehiago ditu eta 4 millioi metro karratu inguru. Honen funtzionamendua erosoa eta aktiboa izateko sarrera ugari behar dira eta horregatik, metro geltoki ezberdinak alde batera utzita, kanpoaldera ematen duten 200 sarrera inguru dituzte.

Ondorioz esan genezake, Indiako gogoetetan ikusten genuen bezala, espazio publikoak gizarte baten beharrei erantzuten diela eta Montrealen kasuan, eskaera hauek klima eta kanpoaldearekiko eragina murriztuz betetzen dira, beti ere azalean dauden kale sareak ahaztu gabe. 


Art Souterrain 2010 - Stop-motion from Serge Maheu on Vimeo.

<

Survivre à l'hiver Canadien from Vivre Au Canada.tv on Vimeo.



Bye Bye Barcelona

Bartzelonan ematen den arazo hau eskala handiago baten ematen den fenomeno bat da. Globalizazioari esker bidaiatzea jarduera arraro bat izatetik, ohikoa den zerbaiten bihurtu da. Halan eta guztiz ere hau ez da errudun bakarra, errudun nagusia turismoaren izaera da.
Bidai agentzien pakete nagusien ondorioz, bidaiatzea argazkiak ateratzea da eta honek ingurua suntzitzen du. Turismoaren gorakadak gune turistikoen inguruko komertzioetan eragin zuzena du, turismoak diru asko eta modu errazean sortzen baitu. Honek garai baten herrikoiak ziren guneak souvenir supermerkatu erraldoi bihurtzen ditu, bertakoen beharrak alde batera utziz.

Bideoan agertzen den bezala, motor ekonomiko hau erabiltzea beharra dago eta turismoaren eta herritarren arteko elkarlana sustatzea. Hau da Bragança proiektuaren helburua, turismo tradizionala alde batera ustea eta elkar ekintza bat planteatzea. Honek lekua eraldatuko luke eta bere jarrera herrikoa eraldatuko badu ere, beti mantenduko da gunearen izaera.
´
Turismoak herriak alda ditzake, horregatik arazo hau kontrola beharra dago, Bartzelonan ematen den hau beste hiriburu askotara hedatzen ari da, ez bakarrik  gure inguruan. Erlijioak badu baita eragin handia, peregrinazio gune handietan aldaketa berdina ematen da. Monumentu nagusi hauen ingurua dendez beteta dago eta helburu bakarra erlijiotasunari etekin handiena ateratzea.

Bideoan Venecia aipatzen da adibiderik nagusiena bezala, izan ere hiriak jasan dezakeen baino turismo gehiago jasotzen du. Honek hiria, Venecia turistikotik kanpo kokatzea ekarri du eta denok ezagutzen dugun Venecia parke tematiko baten bihurtzea. Saila izango da egoera honi buelta ematea baina bertako gobernuak turismo agentzia ezberdinen bitartez egoera aldatzea bilatzen du.

Ondorioz esan genezake, turismoak bere alde onak eta txarrak dituela beste edozein jarduera bezala baina helburua alde negatiboak murriztea eta positiboei etekinik handiena ateratzea da.


Bilboren aurpegi berria


Bilboren aurpegi berria
Sabino Aranako sarrera berriaren eraispenarekin ematen da Bilbo berri batera joateko beste pausu bat. Dena 1983 ko uholdeen ondorioz hasi egin zen. Hori baino lehen Bilbo industrian murgildutako hiri bat zen, industrializazio garaiko beste hiri bat baino ez zen. Zikina, kutsatua eta osasungarritasun baldintza minimorik gabe. Bilboko itsasadarren alboetan industria handiak kokatzen ziren nautika eta burdinaren inguruan. Honek itsasadarraren kutsadura ekartzen zuen eta zonaldearen debaluazioa.
ABANDOIBARRA
Ikuspegi ilun honetatik ihes egiteko abandoibarra plan berezia planteatu egin zen, Guggenhein museoarekin hasiko zen, hiri osoaren itxura aldatuko zuen. Bertan Bilboko gune berde garrantzitsua planteatu egin zen, alde zaharretik hasita Euskalduna eraikinerarte. Honekin espazio urbanoaren ideia gaurkotzen da eta erabiltzaileentzako gozatu daitekeen espazio bat sortzen da. Guggenheim museoarekin hasi zena ez zen honekin bukatu, ondoren Isosaki, Calatrava, Alvaro Siza, Moneo eta beste arkitekto etorri izan dira espazio berri honi izaera bat emateko. Aldaketa guzti hauek, ibai adarrera trasladatu izan dira eta RIA 2000 proiektua sortu egin zen hura garbitzeko eta XXI . mendeko hiri batek izan behar zituen estandarrak betetzeko.
BILBOKO ATEA
Bilboko sarrera izan zena, Sabino Arana etorbidea, bere izaera aldatu du espazio urbano berriak sortuz. Ezinezkoa ikusten zen aldaketa hau, orain dela gutxi bukatu da Sabino Arana zubiaren eraispenarekin. Honela bisitariei eta Bilbotarrei ikuspegi berri bat ematen zaie. Aldaketa hau osoa izateko, San Mames berria planteatu egin da. Azpiegitura hauen eragina murrizteko Jorge Lopez de Gereñu artistaren lanak planteatu egin dira.
ZORROZAURRE
Hau izango da hurrengo urteetako aldaketa, Bilbon gelditzen den industrialde bakarra era bat deuseztatuko da eta garapen jasangarriagoa planteatuko da, zonalde honetan. Bertan Zaha Hadid arkitektoaren plangintza garatuko da adostatu den bezala eta Abando Ibarrarekin lotuko da espazio berdearen jarraipena lortzeko.
KULTURA

Bilboko kultura bultzatzeko birgaitze garrantzitsu ezberdinak planteatu dira ez bakarrik Alhondiga eraikina baina baita, Kanpos Eliseos antzokia eta BBK kultur gunea. Eraldaketa txiki baina esanguratsu hauekin, beharrezkoak ziren aldaketak planteatu egin dira biztanleek goxatu dezaketen Bilbo bat sortzeko.

Proyecto de las Americas_BoaMistura



Proyecto de las Americas proiektu handi baten hasierako pausoa izan da non artea komunitate oso baten eraldaketa sozialaren erantzulea izango da.

Hasierako pauso honetan bi bloketan antolatutako 30 etxebizitza garatu dira Santiago de Queretaro herriko Colonia de las Americas auzoan. Bi asteko proiektu honetan auzokideek parte hartze zuzena izan dute, herriko beste biztanle batzuekin batera. Hurrengo pausoa auzo osoa margoztea da bertako inguruaren edertasuna azpimarratzeko eta identitatea eta ingurua indartzeko.

Proyecto Las Américas has been a pilot experience for a bigger project, where art will be the excuse and at the same time driving force of a process of positive transformation of a community. This first stage took over more than 30 houses of two blocks from the Colonia de las Américas, at the City of Santiago de Querétaro. This two week project counted with the participation of the neighbors of the community, as well as inhabitants from the city. The next goal is to paint the whole neighborhood in order to beautify the area and strengthen its landscape and identity.



AITZINDARIAK
Brasilgo favela famatuetan proiektu ezberdinak gauzatu egin dira eraldaketa sozialaren helburuarekin. Hona hemen adibide batzuk


+info: yavar, javiera. "Intervención Urbana: una nueva personalidad para la Colonia Las Américas por Boa Mistura" 04 May 2014. Plataforma Arquitectura. Accesado el 05 May 2014. <http://www.plataformaarquitectura.cl/?p=357591>


Arquitectura eta Artea

Arquitectura eta Artea


Arkitektook behin eta berriz landutako ikuspegiaren bitartez ateratako argazkiak. Bertan hirigune ezberdinak ikus daiteke grabitatea gaindituz eta emaitza izugarria da. 
Bertan agertzen diren hiriak honako hauek dira.
_New York
_Mejico DF
_Dubai
_Barcelona
_Egipto
_Berna
_Paris






Informazio gehiago: http://obviousmag.org/

"TIME`s SQUARE"


TIME HOSTEL ideiarekin jarraituz, aurreko proiektuaren garapena espazio publikora transmititu egin da. Horretarako eraikin fisiko batzuen beharra sortu da, denboraren bankuaren kontzeptuarekin loturiko zenbait jarduera gauzatu ahal izateko, horretaz aparte kanpoaldean txoko edo gune ezberdinak planteatu dira gazteluarekin eta eraikinekin kontaktuan daudenak. Helburua jarduera ezberdinak gauzatu ahal izateko espazioa planteatzea da bai eraikin barruan eta baita eraikinen kanpoan. Ideia guzti hauek batzeko eta espazio ezberdinak kontaktuan jartzeko, plano okerrekin jolastu da ingura oihal geometriko batekin estaliz. Honek espazioa antolatzeaz aparte eraikinak integratzen ditu harresiarekin eta espazio publikoarekin.
Oihal honek harresia eta jarduera ezberdinen arteko interakzioa sustatzen du eta espazio zentralari erantzuna ematen dio harmai moduko plano inklinatuak sortuz.




Jan Gehl ERDI AROKO HIRITIK XXI. MENDEKO HIRIRA

Jan Gehl arkitektoari ezker espazio publikoei buruzko jarrera berri batez ohartzen gara, garai baten funtzionatzen zuten kale kaotikoak birmoldaketa baten beharra dute. Gizartea aldatu egin da eta hirigintza eta gure ikuspegia berdin egin beharko du. Jan Gehl-ek espazio publikoen erabilerari buruzko hausnarketa honetan, interakzioari buruz eta kale berriei buruz ikasten dugu.
Arkitektura modernoak eraikitako espazio erraldoiak ez dute aurkitu hau gozatuko duen jenderik eta honen ondorioz, planifikazio berri bat agertzen da. Dagoeneko eraikita dauden espazioen birmoldaketa. Kopenhagen en peatonalizazioarekin eta bide gorriekin hasi zen, horrela pertsonek kotxearen dependentzia galtzen zuten eta kaleak aktiboagoak bihurtzen ziren. Bertako adibidearekin jarraituz arkitekto honi eta bere taldeari esker, bertako jendearen jarreraren laguntzaz, biztanleriaren % 37 ak bizikleta erabiltzen du. Honen erantzulea bertan planteatu izan den plangintza sistema da zeinen helburua, txirrindularien eta oinezkoen mugikortasuna bermatzen duten azpiegiturak sortzea. Gaur egun, Kopenhagen Europako aire kalitate onenetarikoa duen hiria da.
Jan Gehl en ekarpen esanguratsuena pentsamoldearen aldaketa izan da, hiri ezberdinetan planteaturiko esku hartze ezberdinekin, aldaketa globalagoa lortu du. Badira beste hainbat pertsona horrelako jarrerak bultzatu dituztela, hiri berri hauen ideia egia bihurtzeko.
Aldaketa global honen hurrengo pausoa hain garatuak ez dauden herrialdeetara jarrera hauek eramatea izango litzateke, herrialde hauetan kalearen bizitasuna ikaragarria da eta erabiltzaileen interakzioaren erakusle dira.

Bukatzeko, hirigintzaren erronka aipatzen du, nola jotzen dugu hiri barreiatura, distantziak handituz. Honela erabiltzaileen eragina desagertzen da eta hiriaren eta pertsonaren artean banaketa bat ematen da.

Time Space


TIME HOSTEL ideia espazio publiko batera eraman da.Horretarako, espazio publikoari eraikin batzuk gehitu dizkiogu bertan proiektuaren erabilera anitz eta moldakor ezberdinak gerta daitezen. Horretaz aparte, izaera hau espazio publikora eraman nahi izan da, gune moldakorrak sortuz eta hauekin harremanetan egongo diren armaiak edo zonaldeak diseinatuz.



INDIA Lege gabeko herria edo, herriaren legea?”


Espazio publikoari eta kalerari buruzko hausnarketa honetan ezinezkoa aurkitu dut atzera begiratzea uda honetan Indian ikusitakoari. Egia da salto handia dagoela haien gizartearen eta gurearen artean baina gizakien beharrak ez ote ahal dira berdinak?

Indiako edozein herrialdeko kaleetan ez dago inolako urbanizazio elementurik, ez dago espaloirik ezta ibilgailuen eta pertsonen arteko banaketarik, denek ibiltzen dira bata beste errespetatuz. Joera kaotiko honek, XXI . mendeko urbanizta askoren zoramena ekarriko luke baina ezer baino lehen gizarte honen ikuspuntua ulertu beharko genezake.



KAOSA

Trafiko kaotikoa bada ere, gutxitan gertatzen dira istripuak eta istripuak gertatzen direnean (25 egunetan 1 baino ez genuen ikusi) herritar guztiak bere esku dagoen guztia egiten dute laguntzeko. Kale hauetan funtzionatzen duen lege bakarra normaltasuna eta erabakitasunez jokatzea da, bakoitzak badaki bere bidea eta eskibatzen edo beste bide batetik joten saiatuko dira.

KALEAREN 1000 AURPEGIAK

Indiako edozein kalek izaera anitzak ditu, ez bakarrik zirkulazio eta komunikazio sare izaera, izaera sozial oso handia baizik. Bertako kaleak, festen oinarriak dira eta edozein momento aproposa da kalera irteteko eta goxatzeko. Bestalde, komertzioak garrantzi handia du eta honen inguruan antolatzen da dena. Arazoa eguraldiarekin dator, bizitza guztia gauzatzeko beharrezkoa da eguraldia euritsua ez izatea, baina euria datorren bakoitzean urbanizazioa eta eraikuntza daude konpontzeko. Kaleen inguruan gune estaliak planteatzen dira dendaz denda , erabiltzaileen erosotasuna bilatzeko.



ONDORIOAK


Ondorioz ezan genezake, kasu askotan inolako urbanizaketarik ez egoteak espazio horren erabilerarekin bat datorrela eta nola espazio negatiboak beharrezkoa diren gizarte bakoitzeko erabilera eta behar konkretu batzuk betetzeko.

Un proyecto singular sin exigencia alguna

Espazio publikoaren proiekturako influentzia bezala, Live Lab Academy proiektua aukeratu dut, kasu honetan Case  Study hipotetiko bat planteatzen dute zeinetan formak garrantzi guztia hartzen duen, baina garapena alde batera utzi gabe.