ZAMORA "La recuperación del carácter perdido"

Lehenik eta behin eskertzea Francisco Somozari, Zamoraren arimari buruzko azalpena eta bere lanaren deskribapena.
Somoza arkitektoaren lanari ezker Zamora herriaren esentzia ikusteko gai gara, bere lan ezberdinei ezker bertan behera utzita ziren zenbait gune garrantzitsu berriztatu egin dira eta denok disfrutatzea ahalbidetu du.

Erreforma honen gauzarik garrantzits
uena, honen eskala da. Alde zaharraren kale gehienak berriztatu egin ditu, sistema zaharkitu baten parte zirelako. Gehienetan eraberritzerakoan kontu handiz gauzatzen dira lanak esku hartzea minimora emateko asmoz eta hau da gauzarik zailena. Zamorazeko alde zaharraren sarea zaharkiturik zegoen eta ez zituen gaur egungo nahiak betetzen, kotxeak oinezkoen lekua hartu zuten eta XXI. mendeko instalazioak ez zuten lekurik. Hau konpontzeko, Franciscok hiru pabimentuetan oinarrituriko sare bat planteatzen du, alde batetik oinezkoen nortasuna goraipatzeko eta baita euri ura kontrolatzeko. Pabimentu hauek, alde zaharraren izaerarekin bat datoz eta era zehatz batean kokaturik daude. Bistako eraberritzeaz aparte, zeuden instalazioak berristu eta ordenatu egin ziren, kontrola eta handipena errazagoa izateko. Horretarako, lurrazpiko sare berri bat planteatuko du, irisgarria dena.Pabimentoaren sentsibilitate hau, leku guztietara eraman du, bada katedralaren zokaloan euri uraren ondorioz sorturiko arazo bat. Arazo hau konpontzeko, pabimentua altxatu du euri tantek kalte gutxiago egiteko harriari.

Ibai erroten kasuan, lana askoz ere zailagoa izan zen, ez baitzegoen ia ezer zutik. Lan honetarako, ibaian bertan aurkituriko eraikinaren harri originalak erabiltzen saiatu ziren eta horretarako katalogatu behar izan zituzten. Lan honek, askenean behin eraikina guztiz eraikita zegoenean bere saria izan zuen. Errotetan interbentzio totala izan zen, errotaren kanpoaldeaz aparte barnealdea ere erreformatu dute tokiko makinariaren kopiak jarriz. Teilatua eraikitzerakoan zalantza sortu zitzaien ea antzina zegoen bezala egin harriarekin edo egurrez planteatu. Azkenean egurrezko teilatua planteatu zuten eta guztiarekin harmonian dago.
Lan hauetaz aparte, Zamorazeko arkitektoak beste zenbait berriztapen egin zituen eta guztira, Zamorazeko herriak zuen espektroa biziagoa da.

Francisco Zomozari esker, askotan ezezaguna den arkitekturaren atal honetaz ohartzen gara eta baita, eraberritze proiektuen balioaz.