... como Venecia sin agua ...

Zer da Venecia, Gaur egun ikusten dugun hiria, edo urteak pasata bertako biztanleen bizitzek sortzen zuten? Gaur egun ikusten duguna Venecia ahal da edo inoiz vueltatuko ez den mamu baten apaindura.

Hauek dira turismoarekin batera betidanik etorri diren zalantzak, askotan turismoaren ondorioz leku baten pertzepzioa galdu daiteke. Egia da gaur egun ez dela benetako Venezia ikusten, non eguneroko bizitza kanalen inguruan ematen zen. Eguneroko erosketak, etxearen garbiketa, lanerako bidea… hori zen kanala Veneziarentzat. Gaur egun, argazki kamerek hartu dute garai baten bertako jendearen kaleak ziren kanalak, ehundaka gondolen bitartez kanalak Italiako 66. Ruta bihurtu dute.

Askoren ustez turismoaren ondorio larriena da hau, baina ez bakarrik hori, aldaketa hauek XXI. mendeko bizimoduaren erantzuna da. Dena garbi eta arropa garestiz jantzita ikusi nahi dugu eta honetarako, herrialdearen aurpegia eta izaera estali beharra dago. Askok diote, oraindik badirela biluzik dauden herrialdeak, Asian, Afrikan… Bidai exotiko bezala ezagutzen dira.

Delhiren erdigunean badirudi turismoa oraindik ez dela bere autobusetik bajatu edo behintzat hori esan zidan bertako gida turistikoak. Rickshaw baten sartu eta lurralde “virgen” horren bila joan ginen. Bidean bista atzera eramanez, konturatzen zinan bata bestearen atzean rickshaw ilara bat zegoela, eta hauek turistez beterik zeuden “lur aginduaren” bila. Kaleak umeez beterik zeuden turistei edozer gauza saltzen eta garai bateko haragitegiak, souvenir dendak bihurtu egin dira. Hau ez da turismoaren arazoa baizik eta honen diruarena.

Herrialdeak, lurraldeak, mundua apaingarriz bete egin dira eta haien esentzia espektroak baino ez dira eta espektro hauek ez dira inoiz bueltatuko.