“Der Himmel über Berlin”

Etengabe errepikatzen da pelikulan zehar Peter Handke ren poema hau. “Der Himmel über Berlin” pelicula Wim Wenders zuzendariaren obra ezaguna da. Pelikula Berlinen dirau, bi Alemanietan, pelikula bi aingeruren eguneroko bizitza azaltzen du nola konpartitzen dituzte egunero ikusitako gizakien portaerak. Aingeru hauek umeak eta bihotz oneko pertsonengatik bakarrik dira ikusgai.

Peliculan zehar gizakien pentsamenduak agertzen dira hauen beldurrak, hauen tristetasunak eta angeruak hauek entzuteko gai dira. Zuzendariak ikusleari gizakiaren sentimenduak erakutsiko dizkio, gizakiaren zuntzipena, gizakiaren mina. Honekin erakutsi nahi digu gizartearen deshumanizazioa, gizartearen suntzipena. Horreterako filmaketa plano oso onak erabiliko ditu. Suntzipen hauetatik kanpo dauden bakarrak, umeak dira, haien munduetan murgilduta eta haien dibertimenduan pentsatzen. Gizartearen gizaki on bakarrak bezala hartzen ditu Wim-ek eta ondorioz hauek dira, aingeruak ikusten dituzten bakarrak.


Sentimendu guzti hauek dira gizartearen tristuraren erantzuleak baina, hauek dira gizaki egiten gaituztena. Eta behin aingerua, gizaki bihurtzerakoan konturatuko da aingeruak ikusten zuten deshumanizazio horretaz aparte, gizarte eskuzabal bat dagoela.