PATIOAK ETA HORMAK MIESEN GARAIA

Arkitekturaren ezaugarririk erakargarriena honen moldakortasuna da. Arkitekturak bide ezberdinak hartu ditzake honen helburuak betetzeko. Gauza berdina gertatzen da Miesen patiodun eraikinetan, bere arkitektura introspektiboa barrura begiratzen du. Kanpoko inguruneaz ahazten da eta eraikinean soilik zentratzen da. Horretarako alde batera usten ditu garaiko gardentasuna eta beiraren erabilpena eta horma opakoetan aurkitzen du edertasuna. Arkitektura honek ez du bilatzen inguruan txertatzea edo ingurua bereganatzea, arkitektura honek beste helburu asko ditu eta patioak erabiltzea errekurtso bat baino ez da.

Patioa errekurtso bezala erabiltzea ez zen Miesen estilo bakarra, Miesek arkitekturaren eta paisaiaren interpretazio bat planteatzen zuen eta une jakin bakoitzean soluziorik egokiena topatzen zuen, bere hizkera propioa erabiliz. Eta azken finean hau da, arkitekturaren “Hall of Fame” ean kokatzen duena.