"THE BIG APPLE"

                Programa garatzeko hamaika bolumen ezberdin proposatu dira, honekin erabileren zonifikazioa eta pribatutasun maila ezberdinak lortzeko. Honekin hiru zona lortuko dira nagusiki: tailerren eremua, eraikin publikoen zonaldea (kafetegia, zuzendaritza, erakusketa gunea,  auditorioa eta liburutegia) eta zona dozentea.
                Zona ezberdin hauek sestra diferentzia bidez markatuko dira, eta horrela hauetara iristeko ibilbide konkretuak sortzen dira, zona pribatuenetara iristeko bide luzeagoak sortuz, eta barruan sartzen den jendea zona publikoetan mantentzeko.
                Zonifikazio hau erabileraren arabera egingo da eta kasu batzuetan, erabilera antzekoak dituzten eraikin horiek, eremu berdinean egoteaz gain lotu egingo dira. Kasu hori ikusi daiteke ikasgela eta bulegoen eraikinean edo tailerren kasuan, zeinak lotuak dauden altuera ezberdinetatik.